1. |
Ura eta bakea
03:34
|
|||
Ura eta bakea
Tunika urdinpean
azala babesteko,
sandalia zaharrak
oinak ez urratzeko,
mila neke soinean,
hainbat zauri josteko,
urrun zuen Muqdisho (Mogadischo)
Eskua eman zidan
bere burua aurkezteko,
iritsi berria zela
eta Ahmed deitzeko.
Galdegin nionean
zer zuen beharrezko,
berak erantzun zidan
ez zela gauza asko.
Bi oihal izarpean,
ogi pixkat jateko
eta ur putzu bat
bakean bizitzeko.
Ezagutu nituen
kontu batzuk tarteko,
zertzuk pasa zituen
haraino iristeko;
muga baten ostean
eta bi mendilerro
urrun zuen Muqdisho (Mogadischo)
Kontatu zidan
zama hura arintzeko,
bazuela garaia
atsedena hartzeko
Galdegin nionean
non behar zuen hobeto,
berak erantzun zidan
errez zela esateko.
Gerrarik ez zen lekuan
umeek jolasteko,
urmael baten parean
ametsek edateko.
Djibutin zela
hezurrak pausatu zituen
oihalen artean,
denbora luzean
ibili ostean
ihes egin nahiean
gerra zerieten momentu idorrei.
Galdegin nionean
zer zuen beharrezko,
berak erantzun zidan
ez zela gauza asko.
Bi ohial izarpean,
ogi pixkat jateko
eta ur putzu bat
bakean bizitzeko.
Galdegin nionean
non behar zuen hobeto
berak erantzun zidan
errez zela esateko.
Gerrarik ez zen lekuan
umeek jolasteko,
urmael baten parean
ametsek edateko.
|
||||
2. |
||||
Bidaiari
Zergatik
ez du begiratu nahi
leihotik
ikusten dituen lainoez haratago?
Geltokien panela
azkenetan du eta
ezin die
berriz bizia eman anden ahaztuei.
Ez dut ulertzen ama
nola duen nahiago
zerbaitekin ez amestu
parean mortu badago.
Zergatik begiratu
behar du haratago
behin amestu zuen hori
jadanik ez badago?
Zergatik
du erloju zahar hori
jadanik
bere arnasa bezala akitua badago?
Zenbait dantza motel,
ilun bezain goibel
eskaintzen
dizkiete orratzek momentu hautsiei.
Ez dut ulertzen ama
nola duen nahiago
erloju zahar hori ibili
berri bat merke badago.
Zergatik du ordea
behar berriago
momentu gehiago hausteko
astirik ez badago?
Zergatik nahi dut jakin...
Zergatik dagoen horrela.
Zergatik bisai triste hori?
Zergatik ama? Zergatik?
Ez dut ulertzen ama
nola duen nahiago
maleta zahar hori ibili
berri bat merke badago.
Zergatik du ordea
behar berriago
osorik betetzeko
astirik ez badago?
Ez dut ulertzen ama
nola duen nahiago
jaka jantzita ibili
hemen bero badago.
Zergatik du ordea
azala askatuko
eguzkitan jarriz ere
arima hotz badago?
Zergatik
ez du begiratu nahi
leihotik
ikusten dituen lainoez haratago?
|
||||
3. |
Inorezen herria
04:51
|
|||
Inorezen herria
Balen metala edo urrezko azala
Olio beltza ala tristura iluna
Isilik egotea, diruaren zarata
Isilik egotea, baliotsua da.
Kalashnikov-a edo eguzki horia
Kasko azula ala koloreen hiria
Zer da baliotsua, zure hegoaldean?
Zer da baliotsua, esaidazu Sudan?
Ederrak dira nire hankak
hondarretan, sandalietan
Indarrez ireki zituzten
ta orain naiz “inoreza”
Negozio hotza edo bihotz beroa
artile biguna edo coltan gogorra
Isilik egotea, diruaren zarata
Isilik egotea, baliotsua da.
Eguzkiak begiratzean,
egin ninduen beltzaran.
Munduaren indiferentziak,
bilakatu “inoreza”
“Begira nazazu,
salatu ezazu”
Oihu egin dut
Desertuan berbek adina
balio dut, balio dut.
Putzua harean,
desertuetan oasia.
Ez nauzu ikusten,
ez naiz ezer, ni naiz inor ez.
Eguzkiak begiratzean,
egin ninduen beltzaran.
Munduaren indiferentziak,
bilakatu “inoreza”
“Begira nazazu,
salatu ezazu”
Oihu egin dut
Desertuan berbek adina
balio dut, balio dut.
Balen metala, urrezko azala
Olio beltza, tristura iluna
|
||||
4. |
||||
GU HAN EGON GINEN - BI IZAN II
Urtero margotutako
paperean bi aurren algara
Gezurrezko negarra dakorkit
jolasen oihartzuna
Mindurak ireki zaizkit eskuetan,
ahots-kordeetako aduanatik
ez da zure izenik pasa.
Fikziozko berbak, telefonoko deiak.
Hitz soilak ezin akordatu,
Ahotsaren hotsa berreskuragaitz,
zure eskuaren beroak
erre egiten du nirea.
Mindurak ireki zaizkit eskuetan,
ahots-kordeetako aduanatik
ez da zure izenik pasa.
Fikziozko berbak, telefonoko deiak.
Fotograma batean
elurtutako berebilaren aurrean gaude,
bizirik egon ginen. zu eta ni.
Gu han egon ginen.
bizirik egon ginen.
Bi aurren algara
Jolasen oihartzuna
Mindurak ireki zaizkit eskuetan,
ahots-kordeetako aduanatik
ez da zure izenik pasa.
Fikziozko berbak, telefonoko deiak.
|
||||
5. |
Bidea
04:10
|
|||
Bidea
Eguzkia parez
ezin errepara lainoei
uholdeak dakartzaten
laino beltz hoiei
haizea bizkarrez
lagunduaz pausoei
ta nahiez errepara
bide ertzeko harriei
Jakin gabe parean
bihurgune bat den
edo bidea bertan
okertzen ote dan
Desberdin da urrunetik
gauzek nola diruditen
ta parera heltzean
berez nola diren
Paradisua
asperleku eternala da
ta infernua
ezlekuetan ederrena
Putzuen artean
ezin errepara zuloei
zango erditik gora
hartzen duten horiei
Orain haizea parez
eraginez indarrei
bultza egiteko
bide erdiko harriei
Orain auzia
ez da bihurgune den
baizik eta bidea
nola ta zerk okertu duen
Gaitasunik ba ahal den
eusteko hor nonbait dauden
larrialdietarako
barne heldulekuei
ta ikasgaiez
ezin ahaztu euren hitzez
lurra ikutzean
bertatik azkar altsatzeko
eta jarraitzeko
Bihar auzia
ez da izango gaurkoa lez
zeren eta bidea
ibili beharra dago oinez
Gaitasunik izango den
eusteko han egongo diren
larrialdietarako
barne heldulekuei
ta ikasgaiez
ezin ahaztu euren hitzez
berriz jaustean
lurretik azkar altsatzeko
eta jarraitzeko
|
||||
6. |
||||
BERDINDUAK
Haizeak bere lengoian marraztu ditu hautuak
begirada hauek itxasoaren oroitzapen
berdinduak esnatzen dira egunak
lehioaz bestalderako lekuetan
hiru legoaren mugetan
erabakitzen da arimaren zoria
barrunbetako leizetan errotutako hautuak
bihozminaren mugetan gordeaz bere patua
loreak mozten ditudanean negua heltzen da
kurlien antzera habia eginez pasatu ala
ortzian marrazten dituzten hutsaldietan
hasperenek estaltzen dituzte gaxuen gisara
|
||||
7. |
||||
MAMUTZARRA
Gandua sartu zen itsasotik gurean
Mamua sortu zen, etxeko sukaldean
Mamutzarrak ganduaren babesean
jitoan utzi gintuen, sinestu ezinean
Desagertu egin zen gutako bat behinola
ez genuen ulertu ez zergatik ez nola
aurkitzerik nahi ez zuen galdua
bizitza berri bat hasi, zaharra atzendua
Akordu bat bihurtu da mamua
oroitzapen mikatza dakarkigun gandua
Asaskatu nahian behingoz bihotz (e)ta barren
mamuari galderak errepikatu arren
alde egiten du ez erantzutearren
eta berriz egia, besamotz bezain herren
|
||||
8. |
||||
MOUSSAMBANI
Hiri beltz bateko
karriketatik
lau urte orduko
zuen ikasi,
jana nola atera
harri artetik
ta lur idorretik
ura.
Gauak besarkatzean beti zalantzak
nola hartuko zuen egunsentiak?
Izerdi putzu baten, amari oihuka,
negar putzu baten, begiak gorriak.
Hiri beltz bateko
putzu batetik
jana nola atera
zuen ikusi,
bitan pentsatu gabe
hantxe zen hasi
kate bat lotuta
igeri.
Urre putzu batera eraman zuten
instant soil batez heroi bilakatu zen.
Ametsa bete ostean berriz zalantzak;
nola hartuko zuen bere herriak?
Bueltatzean ikusi zuen ordaina,
espazio hutsaren tamaina,
bere zain bi lagun besterik ez baina.
bat aita zen ta bestea ama.
Eta ezin eutsita minaren zama,
desherrira egin zuen hanka.
«Ni banoa hemendik betirako
agur aita, agur ama.»
Gauero hartzen dute mila galderek
eta barrutik jaten dute okerrenek.
Non jasoko dute historia liburuek?
Atalik ba al dute heroi galduek?
Beldur gehien ematen dion galdera;
nola besarkatuko du heriotzak?
Desherri hotzean, amari oihuka,
burua etxean, herrian bihotza...
|
Keu Agirretxea Ondarroa, Spain
Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea era abeslaria da Keu Agirretxea (Governors, Etsaiak, Fjord). Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena “Ura eta bakea”. Bere abestietan artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala DEPEDRO, Olatz Salvador, Joseba Irazoki edo Izaro eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Judit Neddermann, Pancho Amat ... more
Streaming and Download help
If you like Keu Agirretxea, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp