Nomadak eta kofrea

by Keu Agirretxea

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      $10 USD  or more

     

1.
04:13
2.
04:02
3.
4.
5.
03:39
6.
7.
03:46
8.
03:24

credits

released February 26, 2016

¨Nomadak eta kofrea¨ 2015 eta 2016 bitartean grabatua eta nahastua izan da.
Bateriak, baxuak eta gitarra akustikoak Calambresen estudioan Madrilen grabatuak izan dira.
Gitarra elektrikoak, ahotsak eta nahasketak Usurbilgo Higain estudioan egin dira Haritz Harreguyren eskutik.

Mastering Jonan Ordorika, Mamia mastering, Azkarate.

David Bao bateria.
Javi ¨Calambres¨ baxua.
Carlos Noain Maura programazioak eta sintetizadoreak.
Keu Agirretxea gitarra akustikoa, elektrikoa, ahotsak eta hitzak (5).
Jairo Zavala ahotsa ¨Bila¨, por cortesía de Warner Music.
Pablo Novoa gitarrak ¨Esan eta erantzun¨.
Mikel Erentxun ahotsa ¨Ura izotz¨, por cortesía de Warner Music.
Izaro Andres ahotsa ¨Kristal blindatuak¨.
Xabi Solano ahotsa ¨Zu berriro¨.

Mikel Etxaburu hitzak (2, 3, 4, 7 eta 8).
Kirmen Uribe hitzak (6).
Aiert Goenaga hitzak (1).

Azala Javier Bergasa.
Maketazioa Markel Idigoras
Argazkia Freddy Agirretxea
Koordinatzailea Ñako.

Eskerrak Ñako, Haritz, Calambres, David, Carlos, Pablo, Jairo, Solano, Mikel, Izaro, Freddy, Mikeltxo, Aiert, Kirmen, Igortz, Markel, Koldo, Javier, Soz, Jaio, Isus, Jon Gurrutxaga, familia, lagunak, nere musika jarraitzen duzuen guztioi eta nere bihotzeko Ian, Nora eta Eskar.

tags

license

all rights reserved

about

Keu Agirretxea Ondarroa, Spain

contact / help

Contact Keu Agirretxea

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Darwin
DARWIN

Gauez zer dio zure burkoak, oihuka
Rol aldatuen garai hontan, honetan
Erreparatu zuzenean ahal dela
Eragindako kalteetan, suetan

Esan egunotan
Zer zaren zu egunotan
Zure uste faltsu haiek non dituzun

Gauez zer dio zure burkoak, oihuka
Inor ez zaren garai hontan, honetan
Erreparatu ispiluetan eta esan
Zein den zisne ta zein atea, kea

Esan egunotan zer zaren zu ispiluotan
Zure handitasun haiek non dituzun egunotan

Zail da asimilatzen behinola izan zinen, lotsatu gabe
Besoetan duzunak hori paira ez dezan,
Beldurrez zaude
Zure kontzientzian begi triste haiek iltzatuta daude
Beraiek hegan doaz zure damu hitzen zain egon gabe

Esan egunotan zer zaren zu, ispiluotan
Zure ziurtasun haiek non dituzun, egunotan
Track Name: Bila
BILA

Itzalarekin jolasean
Ari naiz zuk gaur erakutsitako
Bide berriari jarraitu nahian
Itzalarekin jolasean

Sagar erre usaina
Gorde dut nere patrikan
Zuk apropos utzi duzulakoan
Aurkituko nuelakoan

Ahora no soy más el que reía ante la muerte
Tu y yo, viéndonos entre lagrimas de dolor
Siento que hoy – podré- envolver mis sueños rotos -
Tu y yo, viéndonos entre lagrimas de dolor

Argitzen ez duten lekuetan
Kandelak piztuko ditut
Zauden tokian gerizpe ilunean
Hor zaudela jakin dezadan

Igerian baino iritis ezin diren irletan
Bilatuko zaitut, hondartza ahaztuetan
Track Name: Esan eta erantzun
ESAN ETA ERANTZUN

Ez da hain zaila bakarrik egotea,
Alboan norbait daukazunean
Ez da hain zaila ez maitatzea,
Alboan maite zaituen norbait daukazunean.

Ez da hain erraza bakarrik egotea,
Alboan norbait daukazunean.
Ez da hain erraza ez maitatzea,
Alboan maite zaituen norbait daukazunean.

Alboan norbait daukazunean
Ez da erraza ihes egitea

Dakidanean zurekin egunero egingo dudala amets
Ez da hain erraza ihes egitea, ez da hain erraza agur esatea.

Alboan norbait dakazunean

Ez da hain erraza ihes egitea
Etxean ama zain daukazunean
Ez da hain zaila agur esatea,
Dakidanean nirekin egingo duzula amets.

Alboan norbait daukazunean
Ez da erraza bakarrik egotea.

Dakidanean zurekin egunero egingo dudala amets
Ez da hain erraza ihes egitea, ez da hain erraza agur esatea.

Alboan norbait dakazunean
Track Name: Kristal blindatuak
KRISTAL BLINDATUAK

Neguko iluntzetan
Gaztaina azal erreak
Pilatu ditut
Eskuak berotzeko

Egunkari orii
Orri zaharretan
Goiz epelagoak
Beroak oroitzeko

Lore guztiek gordetzen dute
Sekretu bitxiren bat
Berdin neguko iluntzeek
Bertan gu elkartzeko

Bihar goizaldean ezpainak
Pausatuko ditut
Zure begi argien cristal
Cristal blindatuetan
Track Name: Ura izotz
URA IZOTZ BIHURTZEN DA

Portura begiratzen duzu
Zigarro bat espainetan
Eskuan makila ta bestean
Bestean sua itzaltzear

Behin etxea izan zenaren
Leihora begiratzean
Argiz beteriko film alaia
Sentitzen duzu bihotzean

Ura izotz bihurtzen da
Begiak izten dituzunean
Lurra erortzen hasten da
Egunero esnatzean

Eguzkiak urtu ditu
Erlojuaren orratzak
Ugertutako kateak
Malkoak eta oihuak

Sientes que todo se termina
El barco ya no zarpará
Los mares que un dia cruzaste
La vela ya no aguanta mas

Cuando el frio y las luces
Te canten siempre esta cancion
Apretare mi puño en alto y
Escuchare siempre tu voz
Track Name: Zuhaitzen denbora
ZUHAITZEN DENBORA

Ez jarraitu beldurrari,
Ez esan beti, ez esan inoiz ez,
Utzi libre munduari bidea egiten.

Zugan da zuhaitzen denbora
Elkar maitatu ondoren.
Plazer urak biltzen zaitu
Malkoak begia legez.
Track Name: Zu berriro
ZU BERRIRO

Jakin dezazun
Hemen nago
Zure begien aurrean
Arreciaren
Aldaren betean
Zure altzoan
Gauaren babosean
Nire besoetan zu biltzeko

Gauak dena berdintzen den
Berdintzen duenean
Askeago sentitzen naiz, gauaren babosean
Gauak dena iluntzen
Iluntzen duenean
Askeago sentitzen naiz, gauaren besoetan

Jakin dezazun
Hemen nago
Zure begien aurrean
Zure altzoan
Hilberriko gauetan bizi nahi nuke

Zure begien aurrean
Hilberriko gauetan
Bizi nahi nuke
Zure altzoan
Gauaren babesean
Hilberriko gauetan
Bizi nahi nuke
Track Name: Gorde dut
GORDE DUT

Betileetan gordetzen zenituen
Hosto erorien balantzak eta
Hondartza iritis nahi zuten
Iritis nahi naufragioen hondakinak
Eta hondartza

Eta zure ordez kristalezko ontzian
Gorde dut
Naufragoaren azken
Argazki bustia/ gorde dut
Udazken usaina zeukan
Zure ileak

Bularretan babesten zenituen
Zuhaitz biluziaren ametsak eta
Han zutitu nahi zukeen
Azken naufragoaren
Abesti zaharrak, azkenak