We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Piztu dira argiak

by Keu Agirretxea

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      $4 USD  or more

     

1.
Zergatik ez 03:46
Jantzia odol gorriz inguratuta eskuak zikatuta, zigarro usaina zergatik, inoiz ez, guretzako denbora zergatik, inoiz ez, guretzako mundua Telebista zahar bat sintonizatzen inoiz gertatu ez ziren, historiak zergatik, inoiz ez, kontutan hartu gabe? zergatik, iinoliz ez, gure ahotsa entzun gabe Berandu esnatu zinen Bihotz goibela, puzzlea argitzen Gutunen bidez konektatzen, indarrik gabe lo hartu zenuen Opera biniloak, bolumen bortitza Kuadrozko manta zaharra lurrean botata zergatik, inoiz ez, besarkada galdua zergatik, iinoliz ez, guretzako mundua Telefonoko hitz galduak, malkoak lurrean, bidea amaitzen. Etxea hotza bapatean, ixiltasuna, amaren negarra.
2.
Moussambani 03:31
MOUSSAMBANI Hiri beltz bateko karriketatik lau urte orduko zuen ikasi, jana nola atera harri artetik ta lur idorretik ura. Gauak besarkatzean beti zalantzak nola hartuko zuen egunsentiak? Izerdi putzu baten, amari oihuka, negar putzu baten, begiak gorriak. Hiri beltz bateko putzu batetik jana nola atera zuen ikusi, bitan pentsatu gabe hantxe zen hasi kate bat lotuta igeri. Urre putzu batera eraman zuten instant soil batez heroi bilakatu zen. Ametsa bete ostean berriz zalantzak; nola hartuko zuen bere herriak? Bueltatzean ikusi zuen ordaina, espazio hutsaren tamaina, bere zain bi lagun besterik ez baina. bat aita zen ta bestea ama. Eta ezin eutsita minaren zama, desherrira egin zuen hanka. «Ni banoa hemendik betirako agur aita, agur ama.» Gauero hartzen dute mila galderek eta barrutik jaten dute okerrenek. Non jasoko dute historia liburuek? Atalik ba al dute heroi galduek? Beldur gehien ematen dion galdera; nola besarkatuko du heriotzak? Desherri hotzean, amari oihuka, burua etxean, herrian bihotza...
3.
Isiltasuna milaka aurpegi iluntasuna mila begi ezkutatuta bizi izan zara, zure arazoa zu zara Heldu nazazu Heldu nazazu alboan nagola Heldu nazazu zure alboan nagola.
4.
BILA Itzalarekin jolasean Ari naiz zuk gaur erakutsitako Bide berriari jarraitu nahian Itzalarekin jolasean Sagar erre usaina Gorde dut nere patrikan Zuk apropos utzi duzulakoan Aurkituko nuelakoan Ahora no soy más el que reía ante la muerte Tu y yo, viéndonos entre lagrimas de dolor Siento que hoy – podré- envolver mis sueños rotos - Tu y yo, viéndonos entre lagrimas de dolor Argitzen ez duten lekuetan Kandelak piztuko ditut Zauden tokian gerizpe ilunean Hor zaudela jakin dezadan Igerian baino iritis ezin diren irletan Bilatuko zaitut, hondartza ahaztuetan

credits

released November 22, 2018

Keu Agirretxeak lan berria plazaratuko du urte bukaeran, Piztu dira argiak. Lau abestiz osaturiko EPa izango da eta formatu digitalean soilik argitaratuko du. Horren aurrerapen gisa, “Moussanbani” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu gaur. Kantu horretan Joseba Irazoki musikariaren kolaborazioa izan du Agirretxeak ahotsetan.

Izenburuan Sidneyko Olinpiar Jokoetan, 2000. urtean, ezagun egin zen Ekuatore Gineako igerilariaren izena darama abestiak —bi lehiakideak deskalifikatu ondoren bakarrik egin behar izan zuen igeri eta Olinpiar Jokoetan inoiz egindako denborarik txarrena egin zuen—, hari gertatutakoa baliatu baitu Aiert Goenagak, hitzen egileak, “heroi galduei” buruz hitz egiten duen abestia idazteko.

Keu Agirretxearen EPa osatuko duten beste hiru abestiak “Zergatik ez” kantu berria, Nomadak eta kofrea diskoan jasotako “Bila” abestiaren lehen bertsioa, 2015ean grabatutakoa, eta Sorkun abeslariaren “Heldu nazazu” kantuaren moldaketa izango dira.

Jon Eskisabel, www.badok.eus

license

all rights reserved

tags

about

Keu Agirretxea Ondarroa, Spain

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea era abeslaria da Keu Agirretxea (Governors, Etsaiak, Fjord). Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena “Ura eta bakea”. Bere abestietan  artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala DEPEDRO, Olatz Salvador, Joseba Irazoki edo Izaro eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Judit Neddermann, Pancho Amat ... more

contact / help

Contact Keu Agirretxea

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Keu Agirretxea, you may also like: