We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

URA ETA BAKEA

by Keu Agirretxea

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      $10 USD  or more

     

1.
Ura eta bakea Tunika urdinpean azala babesteko, sandalia zaharrak oinak ez urratzeko, mila neke soinean, hainbat zauri josteko, urrun zuen Muqdisho (Mogadischo) Eskua eman zidan bere burua aurkezteko, iritsi berria zela eta Ahmed deitzeko. Galdegin nionean zer zuen beharrezko, berak erantzun zidan ez zela gauza asko. Bi oihal izarpean, ogi pixkat jateko eta ur putzu bat bakean bizitzeko. Ezagutu nituen kontu batzuk tarteko, zertzuk pasa zituen haraino iristeko; muga baten ostean eta bi mendilerro urrun zuen Muqdisho (Mogadischo) Kontatu zidan zama hura arintzeko, bazuela garaia atsedena hartzeko Galdegin nionean non behar zuen hobeto, berak erantzun zidan errez zela esateko. Gerrarik ez zen lekuan umeek jolasteko, urmael baten parean ametsek edateko. Djibutin zela hezurrak pausatu zituen oihalen artean, denbora luzean ibili ostean ihes egin nahiean gerra zerieten momentu idorrei. Galdegin nionean zer zuen beharrezko, berak erantzun zidan ez zela gauza asko. Bi ohial izarpean, ogi pixkat jateko eta ur putzu bat bakean bizitzeko. Galdegin nionean non behar zuen hobeto berak erantzun zidan errez zela esateko. Gerrarik ez zen lekuan umeek jolasteko, urmael baten parean ametsek edateko.
2.
Bidaiari Zergatik ez du begiratu nahi leihotik ikusten dituen lainoez haratago? Geltokien panela azkenetan du eta ezin die berriz bizia eman anden ahaztuei. Ez dut ulertzen ama nola duen nahiago zerbaitekin ez amestu parean mortu badago. Zergatik begiratu behar du haratago behin amestu zuen hori jadanik ez badago? Zergatik du erloju zahar hori jadanik bere arnasa bezala akitua badago? Zenbait dantza motel, ilun bezain goibel eskaintzen dizkiete orratzek momentu hautsiei. Ez dut ulertzen ama nola duen nahiago erloju zahar hori ibili berri bat merke badago. Zergatik du ordea behar berriago momentu gehiago hausteko astirik ez badago? Zergatik nahi dut jakin... Zergatik dagoen horrela. Zergatik bisai triste hori? Zergatik ama? Zergatik? Ez dut ulertzen ama nola duen nahiago maleta zahar hori ibili berri bat merke badago. Zergatik du ordea behar berriago osorik betetzeko astirik ez badago? Ez dut ulertzen ama nola duen nahiago jaka jantzita ibili hemen bero badago. Zergatik du ordea  azala askatuko eguzkitan jarriz ere arima hotz badago? Zergatik ez du begiratu nahi leihotik ikusten dituen lainoez haratago?
3.
Inorezen herria Balen metala edo urrezko azala Olio beltza ala tristura iluna Isilik egotea, diruaren zarata Isilik egotea, baliotsua da. Kalashnikov-a edo eguzki horia Kasko azula ala koloreen hiria Zer da baliotsua, zure hegoaldean? Zer da baliotsua, esaidazu Sudan? Ederrak dira nire hankak hondarretan, sandalietan Indarrez ireki zituzten ta orain naiz “inoreza” Negozio hotza edo bihotz beroa artile biguna edo coltan gogorra Isilik egotea, diruaren zarata Isilik egotea, baliotsua da. Eguzkiak begiratzean, egin ninduen beltzaran. Munduaren indiferentziak, bilakatu “inoreza” “Begira nazazu, salatu ezazu” Oihu egin dut Desertuan berbek adina balio dut, balio dut. Putzua harean, desertuetan oasia. Ez nauzu ikusten, ez naiz ezer, ni naiz inor ez. Eguzkiak begiratzean, egin ninduen beltzaran. Munduaren indiferentziak, bilakatu “inoreza” “Begira nazazu, salatu ezazu” Oihu egin dut Desertuan berbek adina balio dut, balio dut. Balen metala, urrezko azala Olio beltza, tristura iluna
4.
GU HAN EGON GINEN - BI IZAN II Urtero margotutako paperean bi aurren algara Gezurrezko negarra dakorkit jolasen oihartzuna Mindurak ireki zaizkit eskuetan, ahots-kordeetako aduanatik  ez da zure izenik pasa. Fikziozko berbak, telefonoko deiak. Hitz soilak ezin akordatu, Ahotsaren hotsa berreskuragaitz, zure eskuaren beroak erre egiten du nirea. Mindurak ireki zaizkit eskuetan, ahots-kordeetako aduanatik  ez da zure izenik pasa. Fikziozko berbak, telefonoko deiak. Fotograma batean elurtutako berebilaren aurrean gaude, bizirik egon ginen. zu eta ni. Gu han egon ginen. bizirik egon ginen. Bi aurren algara Jolasen oihartzuna Mindurak ireki zaizkit eskuetan, ahots-kordeetako aduanatik  ez da zure izenik pasa. Fikziozko berbak, telefonoko deiak.
5.
Bidea 04:10
Bidea Eguzkia parez ezin errepara lainoei uholdeak dakartzaten laino beltz hoiei haizea bizkarrez lagunduaz pausoei ta nahiez errepara bide ertzeko harriei Jakin gabe parean bihurgune bat den  edo bidea bertan  okertzen ote dan Desberdin da urrunetik gauzek nola diruditen ta parera heltzean berez nola diren Paradisua asperleku eternala da ta infernua ezlekuetan ederrena Putzuen artean  ezin errepara zuloei zango erditik gora hartzen duten horiei Orain haizea parez eraginez indarrei bultza egiteko bide erdiko harriei Orain auzia ez da bihurgune den baizik eta bidea nola ta zerk okertu duen Gaitasunik ba ahal den eusteko hor nonbait dauden larrialdietarako barne heldulekuei ta ikasgaiez ezin ahaztu euren hitzez lurra ikutzean bertatik azkar altsatzeko eta jarraitzeko Bihar auzia ez da izango gaurkoa lez zeren eta bidea ibili beharra dago oinez Gaitasunik izango den eusteko han egongo diren larrialdietarako barne heldulekuei ta ikasgaiez ezin ahaztu euren hitzez berriz jaustean lurretik azkar altsatzeko eta jarraitzeko
6.
BERDINDUAK Haizeak bere lengoian marraztu ditu hautuak begirada hauek itxasoaren oroitzapen berdinduak esnatzen dira egunak lehioaz bestalderako lekuetan hiru legoaren mugetan erabakitzen da arimaren zoria barrunbetako leizetan errotutako hautuak bihozminaren mugetan gordeaz bere patua loreak mozten ditudanean negua heltzen da kurlien antzera habia eginez pasatu ala ortzian marrazten dituzten hutsaldietan hasperenek estaltzen dituzte gaxuen gisara
7.
MAMUTZARRA Gandua sartu zen itsasotik gurean Mamua sortu zen, etxeko sukaldean Mamutzarrak ganduaren babesean jitoan utzi gintuen, sinestu ezinean Desagertu egin zen gutako bat behinola ez genuen ulertu ez zergatik ez nola aurkitzerik nahi ez zuen galdua bizitza berri bat hasi, zaharra atzendua Akordu bat bihurtu da mamua oroitzapen mikatza dakarkigun gandua Asaskatu nahian behingoz bihotz (e)ta barren mamuari galderak errepikatu arren alde egiten du ez erantzutearren eta berriz egia, besamotz bezain herren
8.
MOUSSAMBANI Hiri beltz bateko karriketatik lau urte orduko zuen ikasi, jana nola atera harri artetik ta lur idorretik ura. Gauak besarkatzean beti zalantzak nola hartuko zuen egunsentiak? Izerdi putzu baten, amari oihuka, negar putzu baten, begiak gorriak. Hiri beltz bateko putzu batetik jana nola atera zuen ikusi, bitan pentsatu gabe hantxe zen hasi kate bat lotuta igeri. Urre putzu batera eraman zuten instant soil batez heroi bilakatu zen. Ametsa bete ostean berriz zalantzak; nola hartuko zuen bere herriak? Bueltatzean ikusi zuen ordaina, espazio hutsaren tamaina, bere zain bi lagun besterik ez baina. bat aita zen ta bestea ama. Eta ezin eutsita minaren zama, desherrira egin zuen hanka. «Ni banoa hemendik betirako agur aita, agur ama.» Gauero hartzen dute mila galderek eta barrutik jaten dute okerrenek. Non jasoko dute historia liburuek? Atalik ba al dute heroi galduek? Beldur gehien ematen dion galdera; nola besarkatuko du heriotzak? Desherri hotzean, amari oihuka, burua etxean, herrian bihotza...

credits

released November 15, 2019

Diska hau 2019ko martxoa eta urria bitartean grabatu da Kofrean, gure etxeko estudioan, Ondarroan.
Jon Badiolak nahastu eta masterizatu du Bartzelonako North Wave Sound estudioan.

Musika, gitarra akustikoak, elektrikoak eta ahotsak Keu Agirretxea.
Olatz Salvador ahotsa ¨Bidaiari¨.
Izaskun Muruaga ahotsa ¨Berdinduak¨.
Joseba Irazoki ahotsa ¨Moussambani¨.

Gotzon Barandiaran hitzak eta koroak ¨Mamutzarra¨.
Nerea Arrien hitzak ¨Inorezen herria¨.
Aiert Goenaga hitzak ¨Ura eta bakea¨, ¨Bidaiari¨, ¨Moussambani¨ eta ¨Bidea¨.
Eneko Garmendia hitzak ¨Gu han egon giñen¨ (Bi izan II).
Txili Lauzirika hitzak ¨Berdinduak¨.

Azaleko argazkia Keu Agirretxea
Barruko argazkia Arrate estudio

Eskerrak: Jon Badiola, Olatz Salvador, Izaskun Muruaga, Joseba Irazoki, Gotzon Barandiaran, Nerea Arrien, Aiert Goenaga, Eneko Garmendia, Txili Lauzirika, Ñako, Igortz Iturbe, Iratxe Etxeandia. Iñaki Larrañaga, Mikel Arakistain, Haimar Arejita, Mikel Santos, Pablo Novoa, Josu Eizagirre, Arriguri, Xabier Iriondo, Jon Gurrutxaga, lagunak, ama, Austin, Freddy, familia eta bereziki Eskar, Nora eta Ian beti hor egoteagatik.

Kontaktua - info@airakamusik.com
Tlf - 639760466 / 618627931

Follow Keu Agirretxea on:
www.instagram.com/keuagirretxea/
es-es.facebook.com/keu.agirre...
twitter.com/keuagirretxea

license

all rights reserved

tags

about

Keu Agirretxea Ondarroa, Spain

Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarjolea era abeslaria da Keu Agirretxea (Governors, Etsaiak, Fjord). Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena “Ura eta bakea”. Bere abestietan  artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du, Jairo Zavala DEPEDRO, Olatz Salvador, Joseba Irazoki edo Izaro eta baita jotzeko/grabatzeko ere, Pablo Novoa, Judit Neddermann, Pancho Amat ... more

contact / help

Contact Keu Agirretxea

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Keu Agirretxea, you may also like: